euskaraespañol

VII. jardunaldiak: Kulturartekotasuna hirian eta eskolan

Noiz eta non

  • Noiztik: 2020/01/27
  • Noiz arte: 2020/02/10

Kokapena

Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Urtarrilaren 27tik otsailaren 10ra bitartean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray ikergunean ‘Kulturartekotasuna hirian eta eskolan: erronkak eta aukerak’ VII. jardunaldiak garatuko dira. Minorkult-Zubigintza profesionalen, ordezkari publikoen, migratzaileen elkarteen, irakasleen eta kulturartekotasun eta hezkuntza globaleko adituen arteko topagunea da. Bertan kulturartekotasuna espazio dialogiko batetik eraiki nahi da.  Horretarako, esperientziak, bizipenak, proiektuak eta mahai-inguruak aurkeztuko dituzte, norberaren esperientziatik abiatuta beste kulturekiko harremana sustatuz, Gasteiz eta EAE interkultural bat lortzeko, gizarte eta mundu hobe baten ernamuina.

Seigarren edizio honetan nazioarteko hainbat aditu izango da, tartean Alfonsina Leranoz hizlari euskal-argentinarra ‘Identidad Vasca globalizada. Euskadi imaginada en la diáspora argentina' gaiaz mintzatuko dena, edo Dimitrii Enygin irakaslea, Errusiako Plekhanov University of Economicseko.