euskaraespañol

Kriminologiako Ikasleen Ordezkarien VIII. Topaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2018/04/19 Noiz arte: 2018/04/22, 00:00 - 00:00

Kokapena

Demetrio Loperena paraninfoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Sevilla, Bartzelona, Granada, Elx, Murtzia, Madril eta Salamancatik igaro ondoren, Kriminologiako Ikasleen Ordezkarien Topaketaren zortzigarren edizioa Donostian egingo da, apirilaren 19tik 22ra (ostegunetik igandera) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zuzenbide Fakultatean.

Kriminologiako Ikasleen Unibertsitate arteko Elkarteak (SIEC) antolatutako ekitaldi honek 46 ordezkari inguru bilduko ditu UPV/EHUn, Estatu osoko 19 fakultatetatik etorriak ondoko eztabaidagai hauei heltzeko: elkarteak gaur egun bizi duen egoera, nazioarteko masterren zerrenda berria eta Kriminologia Graduko liburu zuri baten lanketa.

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dutenak:

  • Txelo Ruiz, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegutasunaren errektoreordea
  • Ana Isabel Pérez Machio, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Antolakuntza Akademikoaren, Ikasleen eta Euskararen dekanordea
  • Miguel Angel García, Kriminologiako Ikasleen Unibertsitate arteko Elkarteko lehendakaria

Topaketaren inaugurazio ekitaldiko hitzaldia Gemma Varonak emango du, UPV/EHUko Kriminologiako Euskal Institutuko irakasle/ikertzaileak. Hau da emango duen hitzaldiaren izenburua: ‘Hezkuntza eta Terapia arloetako lan-programak genero indarkeriagatik kondenatutako gizonekin: zigor bidezko erantzunetik harago’.
Kriminologiako Ikasleen Unibertsitate arteko Elkartea ikasleen ordezkaritza organo estatal bat da, Estatuko Kriminologiako gradu eta master desberdinetako ikasleen ordezkariek osatua. Dituen helburu nagusien artean daude, Kriminologiako ikasleen eskubideak eta interesak ordezkatzeaz eta defendatzeaz gainera, ikasketa planak bateratzea, Kriminologiako Elkargo Profesionalen sorkuntza eta garapena babestea, unibertsitate desberdinetan Kriminologia sailak ezartzea eta abar.

Kriminologiako Ikasleen Unibertsitate arteko Elkarteko Kriminologiako Ikasleen Ordezkarien Topaketak urtean bitan egiten dira, azaroan eta apirilean. Hala, topaketa horietan biltzen dira elkarte horretako kide diren kriminologiako ikasleen ordezkariak barne jardun sektorialari buruzko erabakiak hartzeko eta lan-batzordetan banatzeko, kriminologiarekin lotura duten ikasketak hobetze aldera.

Informazio gehiago:

Webgunea: https://siecrim.wordpress.com/

Facebook: @sectorialdecriminologia.espana

Twitter: @SIECrim

Instagram: _siecrim