euskaraespañol

Madagaskarreko Université D’Antananarivoko irakasleen bisita

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/24

Irudia

Madagaskarreko Université D’Antananarivoko irakasle diren Vonjy Ramarozatovo eta Hery Zo Randrianandrainaren bisita jaso zuten UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Honek MADEEHI nazioarteko proiektuan parte hartzen du, Madagaskarren. Proiektu honen helburua energia, ura, etxebizitza eta teknologia berriak kudeatzeko gaitasunak indartzea da. Irakasleak Europako unibertsitate eta ikerkuntza zentro desberdinak bisitatzen dabiltzate. Beraiekin batera, bisitaren arduradun den Sylvain Baudoin eta Frantziako Tolosako Université Paul Sabatierren tesia egiten ari den ikasle bat etorri ziren. Bisita horretan, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako laborategi eta instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten, Eibarren.