euskaraespañol

Webinar: Eskola-itzulera errealitate areagotuarekin!

Noiz eta non

2021/09/15, 15:00

Deskribapena

BabelAR errealitate areagotuan oinarritutako jolas kolaboratzailea da, 7 eta 12 urte arteko ikasleentzat diseinatutakoa. Helburu du ikasleek hizkuntzei buruz duten ezagutza aktibatzea eta eleaniztasuna balioestea. Jokoa ondorengo 14 hizkuntzetan erabilgarri dago: alemanez, espainolez, euskaraz, frantsesez, frisieraz, nederlanderaz, ingelesez, irlanderaz, italieraz, polonieraz, portugaldarrez, errusieraz eta turkieraz.

Babel oroimen-arazoak dituen eta laguntza berezia behar duen maskota txikia da. Ikasleek, taldeka, Babeli laguntzen diote hizkuntzei buruz duten ezagutzaren bidez. VirtulApp proiektuan parte hartu eta jolasaren sorkuntzan esku hartzeaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko DREAM ikertaldeak hainbat material didaktiko sortu du eleaniztasuna garatu eta indartzeko.

Aplikazioa jada erabilgarri dago, doakoa da eta tabletetan eta telefono mugikorretan instalatu daiteke, App Store  (Babelar-IOsen) eta Google Play Storetik(Babelar-Androiden) deskargatuta.

Irailaren 15ean, 15:00etatik 17:00etara, BabelAr jolasa aurkeztuko da webinar batean, eta, bertan, mahainguru bat osatuko da Euskal Herriko Lehen Hezkuntzako irakasleekin.

Matrikula irekia da, eta izena eman dezakezu hemen: Welcome back to the multilingual classroom!

Kontaktua:

Jasone Cenoz: jasone.cenoz@ehu.eus / Eider Saragueta: eider.saragueta@ehu.eus