euskaraespañol

Workshop: Hezkuntza eredu berriak erronka globalen esparru barruan

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/19 Noiz arte: 2020/02/20, 00:00 - 00:00

Kokapena

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Baztar aretoan (1. solairua), Donostian, otsailaren 19ean eta 20ean, 'Hezkuntza eredu berriak erronka globalen esparru barruan. UPV/EHUri aplikatutako ikuspegi bat' izeneko Workshop-a egingo da. Jarduera Donostian dagoen Ekonomia eta Enpresa Fakultatean kokatua dagoen Gipuzkoako Campuseko Tecnalia Ikasgelak antolatu du, Euskampus, EHUkultura-Gipuzkoa eta ETICOP-IT erakundeekin elkarlanean.

Bertaratu nahi izan ezkero, e-maila bidali ondorengo helbidera:  conchi.sanchez@ehu.eus

LEHEN LAN-TAILERRA: 'Exploremos la respuesta dada a los retos globales desde la universidad'.

Otsailak 19, asteazkena

UNESCOk baieztatzen du hezkuntza dela gizarteak erronka globaletarako prestatzeko tresnarik eraginkorrena, ingurune jasangarrietara aldatzeko behar diren ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak ematen baitizkie pertsonei, komunitateei eta, oro har, munduari.

Tailer honen helburua gogoeta kritikoa eta ikuspegi integrala sustatzea da, iraunkortasunerako estrategiak eta metodologiak modu parte-hartzaile eta aktiboan ikasi eta ezartzeko. Tailerra diseinatu da irakasleak, kudeatzaileak eta zuzendaritza-taldeak sustatzeko, jasangarritasuna irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen erdigunean koka dezaten.

Tailerrak ere esploratuko ditu goraka ari diren kultura akademikoak, non handituz doazen portaerari lotuta dauden trebetasunen eskaera, hala nola, lidergoa edo taldean lan egiten jakitea. Unibertsitateek etengabe beraien irakasteko moduak berritu behar dituzte, praktika komunitateak sortuz ikasleek ezagutzak lortu ditzaten eta era berean ziurgabetasuna eta anbiguotasuna kudeatzeko gaitasuna indartu dezaten, baita ingurune konplexu eta aldakorretara moldatzeko ere.

Joan nahi izanez gero, bidali mezu bat helbide honetara: conchi.sanchez@ehu.eus

PROGRAMA:

15:00 -17:00 'Educando para (y no sobre) la sostenibilidad'

Maria García Alvarez, docente de Bachelor of Global Project and Change Management, Windesheim Honours College, Windesheim University, Holanda.

17:00 – 18:00 'Teoria U y universidad'

Igor Campillo, Euskampus Fundazioaren zuzendaria.

*Kafea eta freskagarriak eskainiko dituzte tailerrean zehar.

BIGARREN LAN-TAILERRA: 'Diseñando actividades para la sostenibilidad en la UPV/EHU'.

Otsailak 20, osteguna

Jasangarritasunerantz aldaketak bultzatzeko beharraz jabetuta, bigarren lan-tailer hau bideratu dugu Ekonomia eta Enpresa Fakultatean gure lurraldeak eta gizarteak planteatzen dizkiguten erronkei erantzun zehatza emateko.

Etorkizun zalantzagarri baterako profesional eraldatzaile baten funtsezko gaitasunak identifikatu ondoren, profesional hori eraikitzeko aukera emango lukeen graduondoko titulazio baten diseinuan aurrera egitea litzateke kontua.

PROGRAMA:

09:30 – 10:00 'Perfilando el profesional para un futuro complejo'.

Gipuzkoako Campuseko Tecnalia Ikasgela.

10:00 – 12:00 'Mas allá de los muros del campus: co-creación de valor social entre academia, gobierno, tejido empresarial y ciudadanía'

Maria García Alvarez, docente de Bachelor of Global Project and Change Management Windesheim Honours College, Windesheim University, Holanda.