euskaraespañol

Xabier Etxaniz, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekano berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/08/01

Xabier Etxaniz
Xabier Etxaniz. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Xabier Etxaniz Erle da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekano berria. UPV/EHUko irakasle titularra da, non irakasten baitu 1984. urtetik, Gasteizko Irakasleen eskolako zuzendari izandakoa, bai eta euskal unibertsitatearen Euskara errektoreorde eta irakasleen errektoreorde ere.

Haur eta gazte literaturan espezialista, parte hartu du gai honen inguruko hamaika jardunaldi eta kongresutan eta makina bat prestakuntza ikastaro irakatsi.

LAIDA ikertaldeko kidea da eta hainbat lanen egile, horien artean nabarmentzekoak izanik Igarkizunak (Elkar, 1986) eta Zer dela eta zer dela (Pamiela, 1993) igarkizun bildumak edo Puntan punta bat (Pamiela, 2006) haur folklorearen antologia, bai eta haur eta gazte literatura, oro har, eta, zehazkiago, Euskal Herrikoak jorratzen dituzten entseguak, esaterako: Euskal haur eta gazte literaturaren historia (Pamiela, 1997), edo 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura (Pamiela. Iruñea, 2005) analisia eta Garaiko haur eta gazte literatura (Arabako Foru Aldundia, 2011), azken bi hauek José Manuel López Gaseni irakaslearekin batera. 2000 urtean, euskal herri ipuinen antologia argitaratu zuen:  Geure ipuinak (Pamiela).

Zenbait aldizkaritan maiz idazten du (CLIJ, ARGIA, Gara, eta beste) eta bere espezialitateari buruzko artikulu asko argitaratu du aldizkari zientifikoetan, hala: Nous Voulons Lire!, CAUCE, Tantak, Boletín Galego de Literatura, Insula, OCNOS, ANILIJ, eta abar.