euskaraespañol

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVIII. Lasterketa

Noiz eta non

Noiztik: 2020/03/15 Noiz arte: 2020/03/11, 10:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Igandean, martxoak 15, 10.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusetik abiatuko da UPV/EHUK eta Donostiarrak Kirol Klubak antolatzen duten Udaberriko XVIII. Lasterketa. Irteera eta amaiera  Ignacio Mª Barriola Zentroan, Elhuyar plaza 1, Donostian, izango da.

10.000 metroko herri-lasterketa hau hiriaren hiru hondartzak zeharkatuta egingo du ibilbidea, Alde Zaharra bisitatuz, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean amaituko da. Guztira 2.000 dortsal inguru prestatu dira. Likidoak hartzeko postua 5. kilometroan egongo da, Moneoren Kuboen alboan, Kursaalean. Eta Kontxa Pasealekutik itzulera errepidetik izango da, ez bidegorritik.

Sailkapen orokorreko lehenengo hiru emakumeek eta hiru gizonezkoek garaikurrak jasoko dituzte, baita UPV/EHUko lehenengo hiru emakumeek eta hiru gizonezkoek ere. Halaber, lasterketa amaitu ostean, parte hartu dutenen artean opari zozketa egingo da.

Argibideak: http://www.donostiarrak.com