| English
-
Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzeko lau ikaslek irabazi dute Plancks 2023ko estatuko fasea
-
Sobre la 'ley mordaza'
-
Gure txokoak: Hogeita zortzi urte ez da ezer
-
III. Inklusio Planak oso emaitza onak izan ditu programa guztietan
-
Borja Doncel: «Adinkeria zabalduago dago sexismoa eta arrazakeria baino»
Prestakuntza eta elkarretaratze profesionalerako XXI. jardunaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
02/12/2022, 10:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostiralean, abenduak 2, 10.00etatik aurrera Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian, Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateak Prestakuntza eta elkarretaratze profesionalerako XXI. jardunaldia antolau du.
Amaia Inza Bartolomé, Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateko dekanoak, eta Edurne Aranguren Vigo, fakultate horretako Curriculum Praktiken eta Garapenerako Lankidetzaren arloko dekanordeak aurkezpena egin ondoren, Marta Simón Gil, Arabako Genero Indarkeriarako eta Familia Barneko Auzitegiko Balorazio Integraleko Unitateko gizarte langileak hartuko du hitza.
Simón Gil gizarte langile forentse ospetsua da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle elkartua izandakoa eta Justizia Auzitegi Nagusiko epaileak trebatu dituena. Bere ponentziaren izenburua izango da ‘Evaluación del daño social en violencia de género. Implicaciones de su implementación en la Ley Orgánica 10/22 de Garantía integral de la libertad sexual’ [Genero indarkeriako gizarte kaltearen ebaluazioa. Sexu-askatasunaren berme integralari buruzko 10/22 Lege Organikoan ezartzearen ondorioak].
Saioa streaming bidez ere jarraitu ahal izango da https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba7bf82b2b0c3f8b456d helbidean.