euskaraespañol

Yolanda Ruiz de Zarobe irakaslea Toastmasters oratoria finalera

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/15

Yolanda Ruiz de Zarobe

Yolanda Ruiz de Zarobe irakaslea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko katedraduna, Toastmasters oratoria lehiaketaren finalerako sailkatu da, datorren apirilaren 6an Zaragozan lehiatuko dena.

Letren Fakultateko irakaslea garaile atera zen, ingelesez lehendabiziko kolpean sortutako maitasunari buruz egindako bakarrizketa bati esker. “Bikoteei buruzko telebista saio batetik hartu nuen ideia. Nire kasuan, beti saiatzen naiz anekdotak bilatzen, diskurtsoa prestatzeko lagungarri” dio Ruiz de Zarobek.

Toastmasters Vitoria/Gasteiz kluba, euskal erkidegoan ofiziala izan zen lehenengo Toastmasters kluba, asteartero biltzen da norberaren jende aurreko komunikazio dohainak hobetzen ikasteko. Ingelesez eta gaztelaniaz aritzen da. Toastmasters International 1924. urtetik ari da mota guztietako pertsonei laguntzen oratoria eta lidergorako gaitasunak hobetzen.