euskaraespañol

Zer dakigu...: Sendagaiak

Noiz eta non

2022/11/11, 19:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroak (UPV/EHU- CSIC zentro mistoa), 'Qué sabemos de…' hitzaldi zikloa antolatu du hilaren honetan. Bigarren hitzordua ostiralean, azaroaren 11an, 19:00etan, Tabakalerako Kutxakultur plazan, Donostian, izango da. Oraingo honetan, sendagaiak izango dira gaia nagusia, Nuria E. Campillo (ICMAT-CSIC) eta Carmen Fernández (CIB-CSIC) adituen eskutik.

Sarrera irekia izango da eserleku guztiak bete arte.

Hitzaldiaren streaming: http://cfm.ehu.eus

Hizkuntza: Hitzaldia erderaz eskainiko da

Sendagaiak funtsezkoak dira gizakiaren bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetzeko. Bere garapena prozesu luze, konplexu eta garestia da, gaixotasunean inplikatutako diana terapeutikoa identifikatu eta farmazietan saldu arte igarotzen dena. Ibilbide honen funtsezko etapak azalduko ditugu, baita hori bizkortzeko estrategiak ere, inplikazio etikoak ahaztu gabe. 

Nuria E. Campillo (ICMAT-CSIC) Kimikako doktorea da. CIB-CSICeko ikertzailea, gaur egun ICMAT-CSICeko zerbitzu-eginkizunetan diardu. Farmakoen garapenaren arloan lan egiten du, 90 argitalpen zientifo baino gehiago ditu, eta dibulgazio lana aldera utzi gabe. AItenea Biotech, Adimen Artifizialaren bidez Industria Kimikoaren arazoak konpontzen dituen Zientzia Elkartearen lehendakari eta sortzaileetako bat da. Hiru dibulgazio-libururen egilekidea da.

Carmen Fernández (CIB-CSIC) doktorea da , lizentziaduna Biokimikan eta masterra Kazetaritzan eta Zientziaren Komunikazioan. CIB-CSICeko ikertzailea, RMNn egiten duen ikerlana komunikazio zientifikoarekin uztartuz. Jam Science eta Historias taldeen sortzailea Fieras Etxean. Espainiako Zientzia Kluben Elkartearen sortzaileetako bat da ere. Prentsa idatzian eta irratian ohiko kolaboratzailea da. Bi dibulgazio-libururen egilekidea.