euskaraespañol

Zer dakigu...: Urrea eta neuroteknologia

Noiz eta non

2022/11/25, 18:30

Kokapena

Materialen Fisika Zentroa
Paseo Manuel de Lardizabal 5. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroak, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluakzentro mistoak, antolatutako 'Qué sabemos de…' hitzaldi-zikloa amaitzear dago. Azaroko kartela osatzen zuten lau hitzaldietatik hiru egin dira dagoeneko.

Ostiral honetan, azaroaren 25ean, arratsaldeko 18:30etan, Materialen Fisika Zentroan (Manuel Lardizabal pasealekua 5, Donostia) egingo da, Ane Escobar Fernandezekin (Gipuzkoa Fellow CFMn), 'Urrea eta neuroteknologia' hitzaldiarekin. Era berean, bisita gidatua egingo da izena ematen duten lehenengo pertsonentzat.

Hitzaldi honetan garunaren barrenak astinduko dira urrea erabiliz. Nanomaterialek neuronen erregistro elektrikoa eta estimulazioa ahalbidetu dezakete, aurrekaririk gabeko eskala eta bereizmen espazialarekin. Urrezko nanopartikulek argia kontzentratzeko eta beroa modu lokalizatuan sortzeko gaitasuna dute. Tenperatura-igoerak aldaketak eragiten ditu neuronen zelula-mintzean, eta jarduera neuronala modu kontrolatuan aldatzen du.

Ane Escobar (CFM-Gipuzkoa fellow) doktorea da Kimika Aplikatuan, lizentziaduna Ingeniaritza Biomedikoan eta masterra Bioteknologia Aurreratuan. Hezurra eta nerbio periferikoa birsortzeko biomaterialen garapenean lan egin du. Gaur egun doktoratu ondoko ikertzailea da CFM-en.

Hizkuntza: Hitzaldia erderaz eskainiko da.

Izena ematea ezinbestekoa izango da.