Zerbitzuen sektoreko emakumezkoen lana, aldi baterakoa eta denbora osokoa enpleguari bultzaka

Beherakada handia egon da langabe kopuruan; lehenengo aldiz 100.000 pertsonatik behera dago, eta Euskadin helduen % 5,3rengan baino ez du eragina

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/26

Euskadiko lanari buruzko 3. hiruhilekoko txostenak nabarmentzen du lehengo egoerara itzultzeko fasean sartu garenetik lehen aldiz gainditzen duela gizonen langabezia tasak (% 9,7) emakumeena (% 9,1).

Lehen aldiz gainditzen du gizonen langabezia tasak (% 9,7) emakumeena (% 9,1). Argazkia: UPV/EHU

Gaur goizean Euskadiko Lanari buruzko 2018ko Txostena argitaratu da; sortu berri den ISEAK FUNDAZIOAk egiten du, eta bertako buru da Sara de la Rica UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko katedraduna.

“Azken urtean enplègu erritmo nabarmena sortu da, eta emakumezkoa da nagusiki zerbitzuen sektorean; bertan, denbora osoko aldi baterako kontratazioa nagusitzen da. Era berean, kronikotasuna nabarmen murriztu dela aipatu behar da. Euskadik azken 12 hilabeteotan 22.000 langabe gutxiago izan ditu, eta horretan iraupen luzeko langabeak izan dira nagusiki onuradun; horien kasuan 17.000 pertsona gutxiago dago langabean”, esan du Sara de la Ricak.

Txostenak nabarmentzen du, era berean, beherakada handia egon dela langabe kopuruan; lehenengo aldiz 100.000 pertsonatik behera dago, eta Euskadin helduen % 5,3rengan baino ez du eragina. “Beherakada horrek, nagusiki, emakumeetan eta gazteetan du eragina”, esan du Sara de la Ricak.

UPV/EHUko irakasleak esan du “bereziki datu interesgarria” dela krisialdia hasi zenetik langabezia tasa lehenengo aldiz jaitsi dela % 10etik behera, eta % 9,42koa dela. “Beherakada horrek emakumeetan izan du batez ere eragina, eta horrek esan nahi du, lehen aldiz, lehengo egoerara itzultzeko fasea hasi zenetik, 2014an, gizonezkoen langabezia tasak (% 9,7) emakumeena (% 9,1) gainditzen duela”, esan du Sara de la Ricak.

Txostenak datu positiboenetakotzat nabarmentzen du azken urtean 17.000 enplegu berri sortu direla. “Gainera, gazte enpleguan gorakada interesgarria izan da (25 urtetik beherakoetan); 4.600 pertsona gehiago dago lanean, eta kopuru hori enpleguaren gorakada osoaren % 27 da”, esan du.

Dinamismo handiagoa

Enpleguan izan den gorakada emakumezkoa “baino ez da”, eta zerbitzuen sektorea “baino ez da onuradun”; bertan, 24.000 pertsona gehiago dago lanean; industriak, ordea, 8.000 okupatu gutxiago ditu.

Sortutako enplegu mota dela eta, txostenak “denbora osoko denborazkotasuna” nabarmentzen du hazi den enplegu modalitate bakar gisa.  “Urtean 18.800 soldatako gehiago izan dira eta, horietatik. % 91k aldi baterako kontratua du. Bestalde, denbora partzialeko okupazioak behera egin du, 9.300 pertsona gutxiago dago egoera horretan; horrek erakusten du dinamismo handiagoa dagoela eta lan ordu gehiagoko lan kontratazioa behar duela”, esan du.

Langabeziaren kronikotasunak behera egiten jarraitzen du. Nahiz eta Euskadik langabeziaren intzidentzia erlatibo oso baxua duen erkidegoa izaten jarraitzen duen, langabezian dauden biztanleen artean beste eskualde batzuetan baino kronikotasun arazo handiagoa du. “Langabeziaren beherakadak funtsean iraupen luzeko langabeen kolektiboan eragina izatea  datu oso positiboa eta itxaropentsua da”.

Informazio guztia hemen: http://www.informelaboraleuskadi.org/