euskaraespañol

Zergatik ikusten dira horrenbeste eltxo hauek?

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/31

Irudia

Marta Saloña entomologoak, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko irakasleak azaldu digunez, 'Tipula' da eltxoen genero bat da, 'Tipulidae' (Diptera) familiari izena ematen diona, eta 2.000 espezie baino gehiago barne hartzen ditu. Bere hanka luzeak direla eta, zangaluze ezizenaz ezagutzen dira. Helduak aktibo daude hilabete beroetan, baina ohiz kanpoko epe beroetan, asteotan jaso izan ditugun bezalakoak, pilaka sortu ahal dira eta alarma soziala piztu. Hala ere, ez dute kalterik egiten: ez dute ziztatzen eta ez dira odolaz elikatzen, beraz, ez dute inolako gaixotasunik kutsatzen. Gainera, beren hegaldia traketsa da, eta erraz gure erasoen biktima errazak dira.