euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrenaren amaiera ekitaldia

Ekitaldian mende erdi honen oroitzapenezko liburua eta bideoa aurkeztu dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/15

Irudia
Esther Dominguez, Fernando Plazaola eta Mari Jose Rodriguez. Argazkia: Tere Ormnazabal

Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. Urteurrenaren azken ekitaldia ospatu da Bizkaia Aretoan. Ekitaldien amaiera gisa, batetik, 'Una Facultad de Ciencias en el siglo XXI' mahai ingurua egin da, eta bestetik, mende erdi hori ospatzeko egindako oroitzapenezko liburua eta bideoa aurkeztu dira.

Bizkaia Aretoan egin den ekitaldian unibertsitateko zein gobernuko ordezkariak izan dira. Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburu ohiak, Tontxu Campos eta Anjeles Iztueta, Isabel Celaá, ere han izan da egungo Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ministroa jardunean eta Juan Ignacio Perez, eta Manu Montero biak ala biak UPV/EHUko errektore ohiek ere parte hartu dute. Haiekin izan dira egungo unibertsitate eta fakultateko ordezkariak ere bai, Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea eta Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

Zientzia Fakultateak (gaur egun, Zientzia eta Teknologia Fakultatea) 1968/69 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea Justo Mañas Díaz irakaslearen eskutik. Hasiera batean, garai bateko Nautika Eskolan kokatuta zegoen, Deustuko zubiaren ondoan. Baina 1971-72 ikasturte hasieran, gaur egungo kokalekura, Leioara eraman zen.

Zentroak hasieratik gehitu zituen ikasketak bere irakaskuntza-eskaintzari, eta gaur egun, 9 titulu eta gradu bikoitz bat eskaintzen ditu, jakintza zientifiko eta teknologikoaren 35 arlotan. Horrez gain, ikastegiaren graduondoko eskaintza 12 masterrek eta berezko 6 tituluk osatzen dute.

Eskaintza horri esker, Fakultatea erreferente nagusietako bat da Euskal Herrian prestakuntzaren arloan, eta eginkizun guztiz garrantzitsua betetzeko gai izango diren profesionalak trebatzen ditu gizartearen erronka nagusiei aurre egiteko; hots, jakintzaren transferentzia, teknologia berrien garapena, garapen jasangarria, ingurumenaren zaintza, eta abar.

Gaur egun, Fakultatean 788 irakasle-ikertzaile inguru, administrazio eta zerbitzuetako 97 langile, 2.528 graduko ikasle eta 340 graduondoko ikasle daude.