euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultatearen sorreraren 50. urtemuga ospatzeko inaugurazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/01/28, 11:00 - 00:00

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Arboretum (Sarriena auzoa)

Zientzia eta Teknologia Fakultatearen sorreraren 50. urteurrena dela-eta hainbat ospakizun egingo dira 2019an. Ospakizunekin hasteko Arboretumean ezki hostotxiki (Zientzia Arbola adieraziz) bat landatuko dute tesia Fakultatean defendatu zuten lehenengo pertsonek.

50 urte hauetan Fakultatearen parte izan diren pertsonak izango dira ekitaldian. Besteak beste, tesia Fakultatean defendatu zuten lehenengo pertsonak, lehenengo Fakultateko idazkariak, hasierako irakasleak, lehenengo egresatuak eta Fakultateko dekano ohiak.

Inaugurazioan izango dira, baita ere:

  • Joseba Goikouria Zarraga, Erandioko alkatea
  • Mari Carmen Urbieta González, Leioako alkatea
  • Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
  • Fernando Plazaola, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Zientzia Fakultateak (gaur egun, Zientzia eta Teknologia Fakultatea) 1968/69 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea Justo Mañas Díaz irakaslearen eskutik. Hasiera batean, garai bateko Nautika Eskolan kokatuta zegoen, Deustuko zubiaren ondoan. Baina 1971-72 ikasturte hasieran, gaur egungo kokalekura, Leioara eraman zen.

Zentroak hasieratik gehitu zituen ikasketak bere irakaskuntza-eskaintzari, eta gaur egun, 9 titulu eta gradu bikoitz bat eskaintzen ditu, jakintza zientifiko eta teknologikoaren 35 arlotan. Horrez gain, ikastegiaren graduondoko eskaintza 12 masterrek eta berezko 6 tituluk osatzen dute.

Eskaintza horri esker, Fakultatea erreferente nagusietako bat da Euskal Herrian prestakuntzaren arloan, eta eginkizun guztiz garrantzitsua betetzeko gai izango diren profesionalak trebatzen ditu gizartearen erronka nagusiei aurre egiteko; hots, jakintzaren transferentzia, teknologia berrien garapena, garapen jasangarria, ingurumenaren zaintza, eta abar.

Gaur egun, Fakultatean 788 irakasle-ikertzaile inguru, administrazio eta zerbitzuetako 97 langile, 2.528 graduko ikasle eta 340 graduondoko ikasle daude.