euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultateko graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/18, 17:30

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bizkaia Frontoian ospatuko da Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 49. promozioaren graduazio ekitaldia. Zehazki, 2021/2022 ikasturtean graduatutako ikasleak.

Ekitaldian izango dira, besteak beste:

  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
  • Amaia Esquisabel Alegría, Ikerketa zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila

  • Fernando Plazaola, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa

Ekitaldia Fernando Plazaola Muguruza dekanoaren ongietorriarekin hasiko da, eta ondoren, Andrea Cuesta Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasle ohiak hitzaldia emango du. Ondoren, diplomak banatuko zaizkie graduatuei eta masterreko tituludunei. Guztira, 344 tituludun berrik baieztatu dute ekitaldira joango direla.

Bestalde, aipamen berezia egingo zaie 2021/2022 ikasturteko espediente onenei.

Ekitaldiari amaiera emateko, Bizkaia Pilotalekuak Pala Txapelketako 7. jardunaldiko bi partida hartuko ditu 19: 30ean.

Andrea Cuesta Cano

2017an Geologian graduatu zen eta Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 45. Promozioko espedienterik onena izan zuen Geologiako graduan. Graduatu ondoren urtebete eman zuen ikasleei landa lanean laguntzeko app bat garatzen. 2021tik, GAIA izeneko irabazi asmorik gabeko elkartearen zuzendaritzako kidea da. Honetaz gain, geozientzien sektorean genero berdintasunaren alde lan egiten dute eta bera da Sare Sozialen eta komunikabideen arduraduna. Eta berriki “Sociedad Geológica Española” erakundearen sare sozialeen ardura hartu du eta aurten Unibertsitate Ministerioaren Karrera Amaierako Sarituetako bat izan da.