euskaraespañol

Margarita Salasek emango die hasiera Zientzia eta Teknologia Fakultateko VI. Ikerkuntza Jardunaldiei

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/03/14, 09:00 - 00:00

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 14an eta 15ean  Zientzia eta Teknologia Fakultateko VI. Ikerkuntza Jardunaldiak egingo dira, eta ‘Diziplina Anitzeko Sareak Ehunduz’ izango da leloa. Egun horietan zehar, ikerkuntza langileek Ahozko Komunikazioak eskainiko dituzte, eta ikerkuntza taldeek haien lan-ildoak aurkeztuko dituzte poster moduan. Bertan, Fakultateko ikertzaileek lortutako emaitza garrantzitsuenak eta haien etorkizuneko proiektuak erakutsiko dituzte. Inaugurazio-hitzaldia Margarita Salas doktorearen eskutik izango da. Hitzaldiaren izenburua: “De la Biología Molecular a la Biotecnología”.

Egitaraua:

Martxoak 14, asteazkena
9:00 - 19:00 Egun osoan zehar posterren saio jarraitua.
9:00 - 11:30 Ahozko komunikazioak: Biozientziak eta Ingeniaritza Kimikoa Adela Moyua gelan, 0.22gelan eta Hitzaldi Aretoan.
11:30 - 12:00 Kafea Grand Sallen eta posterren bisita.
12:15 - 14:00 Jardunaldien irekiera fakultateko Paraninfoan. Bertan izango dira Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria; Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea; eta Esther Domínguez, Fakultateko dekano.
Inaugurazio-hitzaldia Margarita Salas doktorearen eskutik. Hitzaldiaren izenburua: “De la Biología Molecular a la Biotecnología”.
15:00 – 17:30 Ahozko komunikazioak: I) Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa, II) Matematika eta III) Geologia fakultateko Gradu Aretoan, Adela Moyua gelan eta 1.1. gelan.

Martxoak 15, osteguna
9:00 - 19:00 Egun osoan zehar posterren saio jarraitua.
11:30 – 12:00 Kafea Grand Sallen eta posterren bisita.
12:00 – 14:00 Ahozko komunikazioak: Kimika Adela Moyua gelan eta Hitzaldi Aretoan.
14:00 VI. Ikerkuntza Jardunaldietako poster onenari saria ematea.
14:15 Jardunaldien itxiera Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoaren partetik.

Informazio gehiago

Informazio gehigarria