euskaraespañol

Zientzia Fikzioko Alberto Magno XXXII. Literatur Lehiaketaren sari banaketa (2020)

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/01/28, 12:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Jarraitu ahal izango da modu birtualean

Zientzia fikziozko Alberto Magno Literatur Lehiaketa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen du oso-osorik. Espainiako estatu osoko zaharrena da, eta etenik gabe burutu da, hogeita hamabigarren atalera iritsi arte, inoiz izan den parte-hartze handienaz.

Lehiaketarekiko interesa handitze handi hori dela eta, ekitaldi esklusibo bat antolatu da sari-banaketa egiteko: epaimahaiaren erabakia ostegunean, urtarrilaren 28an, izango da, 12:00etan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan, eta esteka honen bidez ere jarraitu ahal izango da:

//eu.bbcollab.com/guest/4a578bde175049528abe6f048b3471ff

 

Ibilbide luzea

Lehiaketaren bizitzan ehun istorio baino gehiago saritu dira, eta horietako batzuk oroitzapenezko 6 liburukitan argitaratu dira. Aurreko edizioen irabazleen artean kultur munduko pertsona garrantzitsuak daude (Xabier Kintana, Iban Zaldua, Iñaki Irazabalbeitia), eta UPV/EHUkoak (Felix Goñi eta Gotzone Barandika), bai eta zientzia fikziozko idazle ezagunak ere, hala nola Jose Antonio Cotrina, lehiaketa 3 aldiz irabazi duena. Aurtengo edizioko sarituen artean, idazle ezagun bat dago, beste literatur sari batzuetan jada saritua izan dena.

Lehiaketaren interesaren adierazle bat da zenbat kontakizunek betetzen dituzten lehiaketan aurkezteko baldintzak. 2012. urtean 100 kontakizun onartu ziren, eta ordutik 100 eta 128 artean izan dira lehiatu diren kontakizunak. Hala ere, azken edizio honetan igoera oso handia izan da, 182 kontakizunetatik 149 onartuak izan direlarik. Horrek argi adierazten du lehiaketarekiko interesak indarrean jarraitzen duela eta areagotu egin dela.

Aurrekoa berresten duen xehetasun bat da kontakizunen jatorria gero eta anitzagoa. Hala, 12. edizioan (2012), onartutako 102 kontakizunak 7 herrialdetatik zetozen (hispaniar hizkuntzako 6 herrialde eta AEB). Hala ere, XXXII. edizio honetan onartutako kontakizunak 16 herrialdetatik datoz (hispaniar hizkuntzako 12 herrialde, Alemania, Brasil, AEB eta Errusia). Hortik erabaki da oraingoan sariak banatzeko ekitaldi bat antolatzea. 
Lehiaketa 1989an hasi zen, gaztelaniazko kontakizunei sari bat eta euskaraz idatzitako kontakizunei beste bat emanez. Orduan, 16 idazlan onartu ziren eta lehenengo edizio hartan Felix Goñi Zientzia eta Teknologia Fakultateko katedraduna eta Iñaki Irazabalbeitia Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan ziren irabazleak. 

Bosgarren edizioan (1993), erabaki zen UPV/EHUko langileek idatzitako kontakizunei sari bat ematea. Lehenengo sari hura Xabier Kintanari eman zitzaion, zeina gaur egun Euskaltzaindia Euskararen Akademiako kide osoa baita. 

Gaztelaniazko kontakizunen kopuruak nabarmen egin zuenez gora euskarazko idazkiekin edo UPV/EHUko langileek idatzitakoekin alderatuta, hogeita bosgarren ediziotik aurrera (2013), sari bakarra ematea erabaki zen, kontakizuna zein hizkuntzatan zegoen idatzita edo nondik zetorren kontuan hartu gabe.