euskaraespañol

Zientzia Fikzioko Alberto Magno XXXIII. Literatur Lehiaketaren sari banaketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/01/28, 12:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Alberto Magno Literatur Lehiaketa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen du oso-osorik. Estatu espainiarreko zaharrena da eta etenik gabe ospatu izan da bere hogeita hamahirugarren atalera iritsi arte, bere historiako parte hartzaileenetako bat izan da aurtengoa, 16 herrialde ezberdinetako idazleen 107 kontakizunekin.

Lehiaketaren ibilbidean ehun istorio baino gehiago saritu dira, eta horietako batzuk 6 liburukitan argitaratu dira. Aurreko edizioetako irabazleen artean kultura munduko pertsona garrantzitsuak daude (Xabier Kintana, Iban Zaldua, Iñaki Irazabalbeitia) eta UPV/EHUkoak (Felix Goñi eta Gotzone Barandika), baita zientzia fikzioko idazle ezagunak ere, hala nola José Antonio Cotrina, 3 aldiz irabazi baitu lehiaketa.

Ibilbide luzea

Lehiaketa 1989an hasi zen, gaztelaniazko kontakizunei eta euskarazko kontakizunei sari bana emanez. 16 lan onartu ziren eta lehenengo edizio horretan irabazleak Felix Goñi Zientzia eta Teknologia Fakultateko katedraduna eta Iñaki Irazabalbeitia Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan ziren