euskaraespañol

Zientzia zoragarria da!

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/04/05

Irudia

Sepideh Izaddoust eta Daniel Patko Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari izan ziren Science is Wonderful! azokan, joan den martxoan Bruselan ospatutako azokan. Dibulgazio jarduera hori Marie Sklodowska-Curie Actions MSCA-k antolatzen du, EBk finantzatutako proiektu zientifikoak ikasle gazteenei eta, oro har, jende arruntari hurbiltzeko.

Sepideh eta Danielek RhizoSheet proiektua aurkeztu zuten esperimentu interaktiboekin, bisitariek landareen hizkuntza sekretua hobeto uler zezaten. Nork bere kabuz esperimentuak egitean, haurrek ikasi ahal izan zuten hidrogeletan sentsoreak nola kapsulatu, bai eta iragazki paperak nola erabili ere, laginak noranahi eraman ahal izateko.

Daniel Patko UPV/EHUren Mikrofluidoen Klusterrera batu zen Marie Sklodowska-Curie bekadun gisa, Fernando Benito López doktoreak gainbegiratuta, paperean oinarritutako fluidoen sistema berritzaile bat garatzeko, sustraiko mikrobioen interakzioak ikertzeko.

Sepideh Izaddoust Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balorizazioa (PROCAT-VARES) ikertaldeko kidea da, eta energia eta ingurumen intereseko prozesuen proposamenean, aurrerapenean eta berrikuntzan egiten du lan.