UPV/EHUn antolatutako ekitaldiak, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna dela eta

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/12

Otsailaren 11n ospatzen den Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna dela eta, UPV/EHUn hainbat ekitaldi egingo dira:

'Ez da pertzepzio bat bideoa'

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak prestatu du ‘Ez da pertzepzio bat' bideoa. Horren bidez salaketa egin nahi du, eta esku hartzeko eta batik bat lan egiteko deia zabaldu nahi du zientzian ere gizon eta emakumeek eskubide eta aukera berberak izan ditzaten. Informazio gehiagorako ikusi Katedrako zuzendari Juan Ignacio Pérez Iglesiasek idatzitako artikulua:
zientziakaiera.eus/2018/02/11/ez-da-pertzepzio-bat/
 

Zientziaren Arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna from UPV/EHU on Vimeo.

 

Neurozientzialari emakumezkoen I. Jardunaldia

Asteazkenean, otsailak 14, 12:00etan, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa), Achucarro Basque Centre for Neuroscience-k bultzatuta, Neurozientzialari emakumezkoen I. Jardunaldia egingo da (I Jornada de Neurocientíficas. Mujer y Neurociencia: Retos de la Sociedad).

Argibide gehiago: https://www.ehu.eus/eu/-/neurozientzialari-emakumezkoen-i-jardunaldia

Hitzaldia: ‘Mujeres con Ciencia: ¿ciencia sin mujeres?’

Asteazkenean, otsailak 14, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Marta Macho irakaslearen ‘Mujeres con Ciencia: ¿ciencia sin mujeres?’ hitzaldia izango da.

Argibide gehiago: https://www.ehu.eus/eu/-/hitzaldia-mujeres-con-ciencia-ciencia-sin-mujeres-