euskaraespañol

Zinea eta zientzia. Filmategiko zikloak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/17, 19:00

Kokapena

Artium museoa
Francia 24. -01002- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, martxoaren 17an, 19:00etan Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Auditorioan, (Frantzia kalea 24, 01002-Vitoria-Gasteiz), Zinema eta zientzia Euskadiko Filmategiak izeneko  zikloaren programazioarekin jarraituko da. Euskadiko Filmategia, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Donostiako  Zinemaldia dira filmategiko zikloak antolatzen dituztenak.

Oraingo honetan, Robert Zemeckis-en ‘Contact’ filma proiektatuko da. Filma ingelesez eskainiko da gaztelaniazko azpitutuluekin. Aurkezpena Silvia Bonoli Ikerbasque-Donostia International Physics Center-eko fisikariaren esku egongo da.

Ellie Arroway doktorea, jatorria izar sistema urrun batean duen mezu posible bat interpretatzen saiatzen ari da. Adimen estralurtar batekiko lehenengo kontaktu hori baieztatu ondoren, Arrowayk Kitz izeneko segurtasun nazionaleko aholkulari zurrunari aurre egin beharko dio eta, hein berean, hamaika fanatiko erlijiosori, gertaera horrek ekarriko dituen ondorioei kontra egiten tematuta daudelarik. Seinaleak mezu sinestezin bat du gordea, baina bera ote da dei horri erantzungo diona?

Sarrerak salgai museoko leihatilan eta online. Prezioa: sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtetatik beherakoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan).