euskaraespañol

Zumaiako flyscha mundu mailan hedatzen lagundu duen Orue-Etxebarria omendu du Geoparkeak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/24

Irudia
Xabier Orue-Etxebarria, Ohorezko Geoparkezale saria

Xabier Orue-Etxebarriari Ohorezko Geoparkezale saria eman dio Euskal Kostaldeko Unescoren geoparkeak. Lehen aldiz ematen den aitorpen honek geoparkeko ondare natural eta kulturalaren ezagutzan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten pertsonen lana eskertu eta plazaratu nahi du. Berrogei urteetan zehar egindako ikerketa lanak dudarik gabe Zumaiako flyscharen ezagutza eta balio internazionala bultzatu du. Azpimarratzekoa da adibidez Itzurun hondartzan estratotipoak izendatzeko egin zuen apustua. Horregatik eta beti lagundu eta partekatzeko prest egon delako, Geoparkeak lehen "Ohorezko Geoparkezale” saria aitortu dio.