euskaraespañol

Zuriñe Padilla, txapeldunordea Taekwondoko Europako Unibertsitate Txapelketan

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/08/06

Irudia

Zuriñe Padillak zilarrezko domina lortu du Zagreben (Kroazian) egin den Taekwondoko Europako Unibertsitate Txapelketan. Zuriñek, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko ikasketak amaitu dituenak eta Marketing ikasiko duenak, UPV/EHU ordezkatu du tatamin +73 kiloz gehiagoko mailan. Urrezko domina lortzear egon da, baina 5-4 galdu zuen Sara di Sinnoren aurka, Düsseldorfeko Unibertsitateko ikaslea.      

Zorionak, Zuriñe! Zutaz harro!