euskaraespañol

Erakusketa

Erakusketa: ‘Zutik, Zutik, Zutik’, feminismoaren arestiko historia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/02/01 Noiz arte: 2022/03/31

Kokapena

Bizkaia

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Hartzaileak:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala
Irudia
Mercedes Arbaiza, Miren Llona, Ana Irene del Valle eta Patricia Campelo. ARGAZKIA: Laura López. UPV/EHU

Deskribapena

Azken hamarkadetan Bizkaiko mugimendu feministak sortutako material grafiko eta idatzi ugariren kopiak biltzen ditu

Asteartean, otsailak 1, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eraikin berriaren atondoan, ‘Zutik, zutik, zutik. Bizkaiko mugimendu feministaren historia eta memoria’ erakusketa inauguratu da, eta martxoaren 31ra arte ikusi ahal izango da. Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sailak babestu du, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean jarraitzen du bere ibilbidea, ikastegiaren 40. urteurrenaren barruan.

Inaugurazioan izan dira:

- Mercedes Arbaiza, erakusketaren komisarioa eta UPV/EHUko “Experiencia Moderna” Ikerketa taldeko kidea

- Miren Llona, Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroko ordezkaria

- Patricia Campelo, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendari nagusia

- Ana Irene del Valle, Gizarte eta komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa

“Zutik, Zutik, Zutik. Bizkaiko mugimendu feministaren historia eta memoria (1968-1994)”, denbora tarte horretan zehar gure lurraldean berdintasunaren aldeko borrokari lotutako material grafiko nahiz idatzizko material askoren kopiak jasotzen dituen erakusketa.

Erakusketak ibilbide historikoa egiten du, eta mugimendu feministaren unerik garrantzitsuenetako batzuk erakusten ditu. Hogeita bost urteko denbora tartea hartzen du barne. Urte haietan, bigarren olatuko feminismoak, intuizio eta ausardia handiz, bizia aldatu digun gizarte mugimendua jarri zuen martxan. Ezinegonaren eta esnatzearen garaia, eztanda politikoarena eta antolaketarena nahiz egonkortzearena, eraketako aniztasunetik abiatuta.

Erakusketan fokua jartzen da ia inolako egiturarik izan gabe kalera irteteko gai ziren emakumeen gain, urte haietan zituzten erremintekin: manifestazioak, pegatinak, kartelak, pankartak... kaleko aldarrikapena, aldarrikapen zibila kaletik.

Funts dokumental pribatu askoren laguntza izan du erakusketak, bereziki Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroarena. Honelako materialak erakutsiko dira: liburuak, aldizkariak, pegatinak, aktak, argazkiak, kartelak...

Erakusketa honetan ez dago jatorrizko dokumenturik. Erreprodukzioak dira, fotokopiak, kopien kopiak, puskak eta zatiak, gorputzetik pasa direnak, eta batzuetan beharrezkoa da distantziatik edo beste ikuspuntu batetik ikustea, begietsi ahal izateko.

Mercedes Arbaiza irakasleak komisariotu du erakusketa (UPV/EHUko Experiencia Moderna Ikerketa taldearekin lankidetzan, La Prodigiosa Agenciak ekoitzia eta Maialen Arangurenek dokumentatua).