euskaraespañol

Zuzenbideko eta Kriminologiako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2021/12/09, 18:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, abenduaren  9ean, 18:00ean, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko 2019-2020 eta 2020-2021 promozioko Zuzenbide Graduko 100 ikasleen eta Kriminologia Graduko 76 ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Agustin Erkizia Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Ane Fabrique Blanco Irungo Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epailea eta promozioen amabitxia ekitaldiaren buru izango dira. Ainara Miranda Solano Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeko idazkaria eta Patxi Anguera Donostiako Udaleko komisariordea bertan izango dira ere. Ekitaldia TriQ taldearen musika emanaldiarekin amaituko da.

Egitaraua

-Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak

-Promozioen amabitxiaren hitzaldia

-Gradu Amaierako Lan onenaren sari ematea

-Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren bidetik defendatutako Gradu Amaierako Lanei aitorpen berezia

-Ikasleriaren ordezkarien hitzak

-Diplomak ematea

-Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak ekitaldiari amaiera emango dio

-Musika emanaldia. TriQ taldea.