euskaraespañol

Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak

Noiz eta non

2018/02/21, 19:15 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 21ean, 19:15etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian hasiko dira Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak, Arabako Campuseko Esperientzia Gelek, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia sailak eta Erromanikoaren eta Erdi Aroko Arabaren lagunen elkarteak batera antolaturik. Arabako Foru Diputazioaren eta Vital Fundazioaren laguntza dutelarik, jardunaldi hauek ‘Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika’ izena daramate, titulu orokor gisa. Saioak edozeinentzat izango dira irekiak.

Hasierako hitzaldia Juan José Usabiaga Urkolaren esku egongo da, ‘Pertsuasioa pintura erromanikoan: ante oculos ponitur’ titulua harturik. Juan José Usabiagak Artearen Historiako ikasketak egin zituen Madrileko Unibertsitate Konplutentsean, 1991.ean lizentziatu zelarik. Doktorego ikasketak egin zituen gero eta tesia prestatzen ari da, ‘El milagro: representaciones y función en la iconografía medieval hispana’ [Miraria: Erdi Aroko ikonografia hispaniarraren adierazpideak eta funtzioa]. UPV/EHUren Letren Fakultateko Artearen Historia eta Musika saileko irakaslea da, bertan irakaskuntzan eta ikerkuntzan jardunik. Berak egindako ikerketaren emaitzetatik gailentzen dira ‘Euskal Herriko Pintura’, ‘Euskal Herriko Eskultura’, ‘Arte Medieval’ [Erdi Aroko artea] ‘Arte y Arquitectura en el País Vasco: el patrimonio del románico al siglo XX’ izeneko bilduman edo ‘Iconografía de la representación de milagros ad sepulcrum en la pintura bajomedieval hispana’ [Behe Erdi Aro hispanikoaren pinturako ad sepulcrum mirarien adierazpideen ikonografia].