euskaraespañol

ERAKUSKETA: ‘Utriusque Vasconiae (2000-2018…)’

Noiz eta non

Noiztik: 2018/09/03 Noiz arte: 2018/10/04, 08:00 - 20:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ehukultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da ‘Utriusque Vasconiae (2000-2018…)’ erakusketa. Hemeretzi urteko ibilbidea bete eta gero Utriusque Vasconiae argitaletxeak bere fondo osoa UPV/EHUri eman dio, Liburutegian zein ADDI biltegian publiko osoaren eskura jar dezan.

Utriusque Vasconiae argitaletxearen xedea euskal pentsamendua jorratzea eta gizarteratzea izan da; batez ere, giza eta gizarte-zientzien sailean. Zimentarritzat Euskal kultura eduki du, euskaraz hausnartua eta adierazia. Argitaletxearen ibilbidea 20 urtez luzatu da, 12 bilduma eta 140 izenburu baino gehiago plazaratuz. 

Erakusketa honen helburua bikoitza da: alde batetik, argitaletxearen ibilbidea ezagutzera ematea; bestalde, agur duina eskaintzea, bere ekarpena eskertuz. 

 Erakusketa tamaina handiko 26 panelek osatzen dute. Hauetan, argazki eta testuen bitartez, argitaletxea bera aurkezten da (jatorria, ibilbide historikoa, sortzaileak...) eta, bildumen arabera antolatuta, liburu guztiak agertzen dira. Gainera hainbat argitalpen eskuragarri daude, bisitariek kontsultatu edo eraman ditzaten.