‘Cultura política en Occidente. Arte, religión y Ciencia’ liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
2018/02/21, 11:30 - 00:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Otsailak 21 asteazkenean, goizeko 11:30ean, Udal Liburutegi Nagusiko Ekitaldi aretoan (San Jeronimo kalea, Donostian) aurkeztuko da ‘Cultura política en Occidente. Arte, Religión y Ciencia. Tomo I. Antigüedad (Grecia, Roma, Cristianismo y Antigüedad Tardía, Edad Media’ liburua. Francisco Letamendia UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakasle emerituak idatzi du eta UPV/EHUko Editorial Zerbitzuek argitaratu dute. Liburu hori Mendebaldeko kultura politikoari buruzko obra osoaren lau libururen lehenengoa da.
Ekitaldian parte hartuko dute Garbiñe Biurrun epaileak, Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariak eta Antxon Laffont enpresaburuak.
Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.