Mugikortasuna

Atzerriko zein estatu barruko unibertsitateetan egonaldiak egiteko aukera dago graduko lehenengo bi ikasturteak gainditutakoan. Mugikortasuna lauhileko baterako edo ikasturte osorako izan daiteke.

  • SICUE estatu espainiarreko unibertsitateenarteko trukerako (Bartzelona, La Laguna, Madril, Murtzia, Salamanca, Valentzia, Vigo, etab.)
  • Erasmus+ Europako unibertsitateetarako (Alemania, Bulgaria, Erresuma Batua, Errumania, Finlandia, Grezia, Holanda, Italia, Polonia, Turkia, etab.)
  • UPV/EHU-AL (Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, Txile...)
  • Beste Norako Batzuk programa (AEB, Hego Korea, Japonia, Kanada, Puerto Rico, Suitza...)

Atzerriko ikastegi batzuek trukeko ikasleentzako programa berezi bat eskaintzen dute ingelesez baina, orokorrean, mugikortasun programetako ikasleek tokiko hizkuntza ezagutu behar dute.

Ikusi norakoak, baldintzak eta laguntzak zure zentroko webgunean.