Praktikak

Borondatezko kanpoko praktikek prestakuntza osatzen dute, lanbidearen egunerokotasuna hurbiletik ezagutzeko aukera emanez. Graduko kredituen %50 gainditutakoan egin daitezke. Praktika guztietan fakultateko tutoreak daude eta kreditu akademikoak eskuratu daitezke.

Arte Ederren Fakultateak entitate, erakunde eta eragile artistiko eta sortzaileen sare bat dauka: Artium Museoa, Guggenheim Bilbao, Tabakalera, Montehermoso Kulturgunea, Azkuna Zentroa, Kutxabank, EITB, Bilboko Arte Ederren Museoa, enpresak... Horietan guztietan izango duzu praktikak egiteko aukera.

Horrez gain, fakultateak aktiboki parte hartzen du laneratze eta praktika programetan: Santander bekak, Lehen Aukera eta tokiko eta nazioarteko praktika programak.

Hementxe daukazu Arte Ederren Fakultateak eskaintzen dizkizun borondatezko praktikei buruzko informazio guztia.