Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua

Biokimikak eta Biologia Molekularrak aztertzen eta konpontzen dituzten arazoek gure bizi kalitateari eragiten diote zuzenean, hainbat arlotan, hala nola osasunean, elikaduran eta ingurumenean. Horrez gain, farmako berriak eta askotariko arlotan produktuak eta zerbitzuak garatzeko aplikatzen dira.

Ikerketa biomedikoei esker, aurrerapenak eman dira gaixotasun askoren tratamenduan, eta hobeto ezagutzen da giza genoma. Etengabe eboluzionatzen ari den arlo bat da, eta askotariko aukerak eskaintzen ditu, bai gaur egun bai etorkizunari begira.

Biokimikako eta Biologia Molekularreko Graduak gaitasuna emango dizu molekulen mailako prozesu biologikoei buruzko jakintza ulertzeko, sortzeko eta transmititzeko, jakintza hori ikerketetan eta beste arlo batzuetan aplikatzeari begira.

Kanpoko borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu, zure prestakuntza osatzeko eta eskuratutako jakintzak aplikatzeko.

Horrez gainera, ikasturte bat gehiago eginez gero, Bioteknologiako Graduko titulua lortu ahal izango duzu.

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,84 €

Gutxieneko nota

12,481 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

40 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Irakasleen bikaintasuna, etengabe parte hartzen baitute irakaskuntzarako metodologia berrietarako prestakuntzan eta ikerketa proiektuetan.
  • Fakultateak kalitatezko titulazio zientifikoak eskaintzen ditu, jakintza arlo ezberdinetako irakasleen parte hartzeaz.
  • GRALa aintzatespen nazional eta nazioarteko ikertaldeetan egin ahal izango duzu.
  • Jada graduatutako ikasleen goi kualifikazioa, jardun profesionalean aritzeko.

Sarrera-profila

Ikerketa zientifikoak motibatzen bazaitu, laborategiko lana atsegin baduzu, pentsamendu analitikorako eta sormenerako gaitasuna duen pertsona behatzailea eta pazientziaduna bazara, ezagutza zientifikoak eta teknikoak, eta matematika, fisika, biologia eta kimika bezalako oinarrizko gaiei buruzko nozioak badituzu, Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua ezin hobea da zuretzat.

Irteera profesionalak

Lan egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:

  • Biozientzietako oinarrizko ikerketa eta aplikatua, ikerketa eta garapen unibertsitate eta institutuetan, eta sektoreko enpresetan (I+G+B)
  • Ikerketa biomedikoa eta diagnostiko klinikoa; analisi klinikoak egin eta interpretatu ospitale, klinika, eta teknologia eta ikerketa zentroetan
  • Azterketa genetikoak, nutrizionalak, farmakologikoak, ingurumenekoak, forentseak edo toxikologikoak eta produktu berrien garapena nekazaritza eta elikagaien, eta bioteknologia eta farmazia industrian
  • Irakaskuntza eta zientzia dibulgazioa
  • Aholkularitza teknikoa eta zientifikoa