Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • T1. Metodo zientifikoa aplikatzean analisi, sintesi eta arrazoiketa kritikorako gaitasuna garatzea.
  • T10. Organismoak zelula-mailan eta molekula-mailan ulertzea.
  • T11. Mundu naturala bilakaeraren eta gizakiaren eraginak izan duen inpaktuaren emaitza gisa ulertzea.
  • T12. Biomolekulen ezaugarri estrukturalak eta funtzionalak ezagutzea.
  • T14. Metabolismoaren, komunikazio zelularreko sistemen eta aldaketa fisiopatologikoetara eta ingurune-aldaketetara egokitzeko ahalmenaren ikuspegi integratua eskuratzea.
  • T15. Molekula-mailako prozesu zelularrei buruz termino zientifikoki zehatzetan hitz egitea, eta arloko terminologia espezifikoa erabiltzea.
  • T16. Laborategi batean behar bezala lan egitea, honako alderdi hauek kontuan hartuta: segurtasun kimiko, biologiko eta erradiologikoa, hondakin kimikoen desagerraraztea eta jardueren erregistro idatzia.
  • T17. Prozesu biologikoak kuantitatiboki aztertzeko gaitasuna garatzea.
  • T2. Ikaskuntza autonomoa eta egoera berrietara egokitzeko ahalmena garatzea.
  • T20. Arloaren berezko datu eta emaitza esperimentalak behar bezala aztertu eta interpretatzea.
  • T24. Arloko literatura zientifikoa interpretatu eta ebaluatzea.
  • T3. Ideiak helaraztea, entzule profesionalei eta profesionalak ez direnei jakinaraztea eta atzerriko hizkuntzen (eta, bereziki, ingelesaren) erabilera bultzatzea.
  • T5. Eskuratutako jakintzak lanbide-munduan aplikatzeko trebetasunak sustatzea.
  • T7. Konpromiso etikoa eta gizarte-eztabaidan parte hartzeko ahalmena garatzea.
  • T8. Molekula biologikoen portaera, propietateak eta interakzioak ulertzeko beharrezkoak diren oinarri zientifikoak ezagutzea.