Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Biologiako Gradua

Biologiak mundu bizia aztertzen du. Hark emandako jakintza ezinbestekoa da gizartearen aurrerabide eta garapenerako, eragin zuzena baitu biztanleriaren ongizatean eta osasunean. Biologiak oinarriak finkatzen ditu, besteak beste, gaixotasunari, zahartzeari edo planetaren zaintzari aurre egiteko.

Biologiako Graduak izaki bizidunen jatorria, eboluzioa eta propietateak aztertzen ditu maila askotan, molekulatik biosferaraino, eta ikuspegi estrukturalak, funtzionalak eta ebolutiboak erabiltzen ditu horretarako.

Hiru aipamen hauetakoren bat aukeratu ahal izango duzu espezializatzeko: Biodibertsitatea eta Eboluzioa, Ingurumen Biologia eta Zelulen Biologia, Molekularra eta Genetikoa.

Horrez gain, zure prestakuntza osatzeko, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu, graduan eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko.

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

sec-centro.fct@ehu.es

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,84 €

Gutxieneko nota

10,880 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

90 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Eskura izango dituzu mintegiak eta ikasgela, laborategi eta kanpoko praktikak, gaitasun tekniko, metodologiko eta intelektualak garatuz.
  • Irakasle ia gehienak doktorea da eta ikerketan dihardu, erditik gora elebidunak direlarik.
  • Irakasgai guztiak bi hizkuntza ofizialetan egin ahal izango dituzu eta gero eta gehiago dira ingelesez irakasten direnak.
  • Tutoretza planari eta ikaskideen arteko tutoretza planari esker, errazago integratuko zara unibertsitate bizitzan.

Sarrera-profila

Natura eta ikerketa zure interesekoak badira, laborategi eta landa lanak motibatzen duen pertsona behatzailea eta pazientziaduna bazara, eta ezagutza zientifiko eta teknikoak, eta matematika, fisika, kimika eta biologiako nozioak badituzu, Biologiako Gradua ezin hobea da zuretzat.

Irteera profesionalak

Lan egin ahal izango duzu, gehienbat, arlo hauetan:

  • Osasun arloko profesionala laborategi klinikoan, giza ugalketa, osasun publikoa, nutrizioa eta dietetika, animalia eta landare osasuna…
  • Barneko Biologo Egoiliarra (BABE): analisi klinikoak, azterketa epidemiologikoak, ikerketa biomedikoa, osasun arloko bioteknologia…
  • Auzitegiko zientzia
  • I+G: farmazia, nekazaritza eta elikagaien industria, kimikoa…
  • Ingurumena: lurraldearen antolakuntza, kontserbazioa eta kontrola; baso, nekazaritza eta ur baliabideen kudeaketa; hondakinen kudeaketa; inpaktuen ebaluazioa eta lehengoratzea…
  • Informazioa, dokumentazioa eta dibulgazioa museotan, natura parketan, zoologikotan, argitaletxetan...
  • Irakaskuntza