euskaraespañol

Presentado el libro ‘Egungo Euskal Literatura eta Futbola’

El trabajo de Mari Mar Boillos y Jon Kortazar aborda la literatura y el fútbol como dos realidades complementarias

  • Noticias

Fecha de primera publicación: 09/12/2020

Imagen
Los editores han presentado en rueda de prensa el libro. Foto: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

El libro ‘Egungo Euskal Literatura eta Futbola', publicado por Mari Mar Boillos y Jon Kortazar, aborda la literatura y el fútbol como dos realidades complementarias, y recoge en sus 220 páginas obras de, entre otros, Ana Merino, ganadora del Premio Nadal 2020; Karmele Jaio, ganadora del Premio Euskadi 2020; o el conocido escritor Manuel Rivas.

'Egungo Euskal Literatura eta Futbola' liburua hiru zatitan banandua dago. Lehen atalean Ikerketa aurkezten da. Bigarrenean Didaktika, testuak irakaskuntzan nola eman. Eta hirugarrenean, irakurlearen gozagarri, Sorkuntza.

“Literatura eta futbola bi errealitate kontrajarritzat har badaitezke ere, asko dira baieztapen horrek errealitatearekin zerikusirik ez duela erakusten diguten adibideak. Horietan murgiltzen den liburua da hau”, azaldu du Mari Mar Boillos UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea eta liburuaren editoreak.

Mari Mar Boillos eta Jon Kortazar ‘Egungo Euskal Literatura eta Futbola’ liburuaren proiektuarekin hasi zirenean, galdera bi egiten zizkieten behin eta berriro: Zergatik aukeratu duzue gai hori, Literatura eta Futbola, zuen ikerketa bideratzeko? Eta bigarrenik, ba al dago futbolari buruzko euskal literaturarik?

“Lehen galderak erantzun bat baino gehiago ditu. Gure bizitza esperientziatik hasiko gara. Biok gara futbolzaleak, nahiz eta bati ikustea gehiago atsegin eta besteak lagunarteko kirol praktika maiteago izan. Mari Mar, gainera, Athletic-eko Peñen Elkarteko idazkaria  da. Biok jaso ditugu futbolari diogun maitasuna gurasoen transmisioan, liburu honetan aztertu den Ramiro Pinillaren nobelak azaldu duen moduan, adibidez”, jakinarazi du Jon Kortazar UPV/EHUko literatura katedraduna eta liburuaren editoreak.

Futbolzalea literaturazale bihurtu

Bigarren galderari (Ba al dago futbolari buruzko euskal literaturarik?) liburuak baiezko sendo batekin erantzuten dio. “Zalantzarik gabe bai, badago euskal literaturan futbola gai duen literaturarik liburu honek frogatzen duen moduan. Ez gara hasiko gogoratzen, baina, adibidez, Lauaxetak bere kazetari lanetan Athletic-en partiduen kronika laburrak idatzi zituen, Arestik ere aipatu zuen Bilboko futbol  taldea bere poemetan, giza masen opio gisa, eta Xabier Letek ere bertso gogoangarria eman zigun. «Realak cuatro uno galdu zuen atzo»”, gogorarazi du Boillosek.

Laburbilduz, Futbolzalea literaturazale bihurtu nahi du liburuak, eta literaturazaleei futbolaz duten arbuioa kentzen saiatu. Jorge Valdano futbol jokalari eta entrenatzaile ohiak intelektualen eta futbolzaleen arteko hesia hautsi eta zubia eraikitzeko esan zuen bezala: «Futbola gustuko baduzu galdu beldurra letrei, literatura maite baduzu, ez pentsa baloia objektu okerra denik».