euskaraespañol

Gaurko irudia

Eraikuntzako Ingeniaritza Olinpiadan sailkatutako onenen sari banaketa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/27

Irudia
Batxilergoko modalitatean saridunak eta agintariak. Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Gradu Aretoan, Donostian, ‘Ingeniaritza Eraikuntzan: modu burutsuan eraikiz’ olinpiadan ondoen sailkatutakoen sariak banatu dira, Construcciones Sukiak babestuta. Lehiaketan 128 ikaslek parte hartu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat ikastetxetako 36 taldetan banatuta, eta hiru modalitatetan lehiatu dira: DBH, Batxilergoa eta GMHZ. Modalitate bakoitzean ondoen sailkatutako taldeak ekainaren 22an jokatuko den fase nazionalean lehiatuko dira.

Hauek izan dira irabazleak:

DBH modalitatea: 

Taldea: Bixen Gomez Sanchez, Hugo Hernandez Cobos y Mikel Arnao Azpiazu

Ikastetxea: IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI

Batxilergoko modalitatea:

Taldea: Aitana Aranegui Rodríguez, Sofía Ayesa Díaz, Teresa Marín Arconada, María Caballero Elizaincin

Ikastetxea: Colegio Inglés San Patricio Ikastetxea

GMHZ modalitatea:

Taldea: Iván Legal Pérez y Ion Martinez Valero

Ikastetxea: CIP Virgen del Camino

'Ingeniaritza eraikuntzan: modu burutsuan eraikiz’ olinpiadaren helburua da "kultura zientifikoa, teknologia eta berrikuntza sustatzea DBHko, Batxilergoko eta Eraikuntza eta Obra Zibileko Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleen artean, Eraikuntzako Ingeniaritzaren esparruan, ikasleen artean bokazioak pizteko". Olinpiada horrek eraikuntza jasangarriko proiektu bat garatzea proposatzen du, "Ingurumenarekiko sentsibilitatea eta errespetua sustatzea helburu duena, eta, aldi berean, zientziaren eta teknologiaren ekarpena deskubritzen eta baloratzen ikasten duena, bai eta ikerketaren eta metodo zientifikoen funtsezko elementuak eta prozedurak ulertzen ere".