euskaraespañol

UPV/EHUk 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia ospatuko du

Noiz eta non

2021/09/15, 11:30

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, irailak 15, 11:30ean, egingo da UPV/EHUko 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia.  

Ekitaldiaren egitaraua:

  • - 2020-2021 ikasturteko memoriaren laburpena Aitor Zurimendi Unibertsitateko idazkari nagusiaren eskutik.
  • - Albert Fert hizlariaren aurkezpena, María Blanco UPV/EHUko Kimika Fakultateko irakaslearen eskutik.
  • - Ikasturte hasierako hitzaldia, Albert Fert 2007ko Fisikako Nobel saria eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko Materialen Fisika Saileko ikertzaile agurgarriak eskainia.
  • - Eva Ferreira Unibertsitateko errektorearen mintzaldia.
  • - Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren mintzaldia.
  • - UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldia. 
Ekitaldia streaming-en jarraitu ahal izango da helbide honetan:
https://ehutb.ehu.es/canal1