UPV/EHUko Espektroskopia Molekularreko Taldeak koloratzaile berriak aztertu ditu, batez ere BODIPY motako egitura molekularrean oinarrituak, eta silize-oinarri fotoaktiboak dituzten nanopartikulak garatu ditu biomedikuntzaren alorrean aplikatzeko, batez ere bioirudirako eta minbiziaren terapia fotodinamikorako. In vitro egindako esperimentuek frogatu dute sistema horiek gai direla zelula kantzerigenoen % 80 inguru hiltzeko argiaren irradiazio kontrolatuaren pean, eta emaitza onak ematen dituztela in vivo erabiltzeko.
Minbiziaren terapia fotodinamikorako koloratzaile berriak
Zelula kantzerigenoak suntsitzeko sistema fotoaktibo berriak diseinatu ditu UPV/EHUren ikerketa batek
- Ikerketa
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/08
Terapia fotodinamikoa hiru elementuren ekintza bateratuan oinarritutako modalitate terapeutikoa da: argi bidez aktibatzen den agente bat, fotosentsibilizatzaile deritzona; uhin-luzera egokiko argia; eta oxigeno molekularra. Hiru elementu horietako bakoitzak ez du toxikotasunik eragiten banaka, baina batera jardunez gero, zelulen heriotza eragiten duten oxigeno-espezie erreaktiboak sortzen dira.
Lan honetan, “BODIPY familiako zenbait konposatuk (4,4-difluoro-4 bora-3a,4a-diaza-s-indazeno) fotosentsibilizatzaile berri gisa duten potentziala aztertu da —terapia fotodinamikoan erabiltzen den sendagaia—. Minbizi-zelulek xurgatu eta argitan jartzen dutenean, sendagaia aktibatu egiten da eta minbizi-zelulak suntsitzen ditu”, adierazi du Ruth Prieto Monterok, UPV/EHUko Espektroskopia Molekularreko Taldeko ikertzaileak.
“BODIPYak oso molekula fluoreszenteak dira. Gainera, aldakortasun kimiko handia dute, eta horrek esan nahi du egitura oso erraz alda daitekeela, eta, hala, koloratzaileak garatu ahal izango direla nahierara eta hainbat aplikazio dituztenak”, azaldu du UPV/EHUko ikertzaileak. Hori dela eta, “azken urteotan interes handia piztu dute zunda fluoreszente edota fotosentsibilizatzaile gisa, eta hainbat gaixotasunen diagnostiko eta tratamendu fotodinamikorako hautagai ezin hobeak izan daitezke, hala nola minbizia. Baina, oro har, eragozpen handi bat dute: ez dira uretan disolbatzen eta ez dute hautakortasun handirik erakusten diana biologiko jakin baterantz”, erantsi du Prietok. Horregatik, lehenik eta behin, “lan hau BODIPY molekularen aldaketan oinarritu da, alde batetik, uretan duen disolbagarritasuna hobetzeko eta, bestetik, zelularen organulu espezifikoekiko hautakortasuna hobetzeko. Horretarako, koloratzailearen egitura molekularrari talde hidrofilikoak eta biomolekula espezifikoak gehitu zitzaizkion, hurrenez hurren, betiere bere ahalmen fluoreszente handia mantenduz bioirudian erabiltzeko”, adierazi du UPV/EHUko Espektroskopia Molekularreko Taldeko ikertzaileak. Bestalde, BODIPY horiek aldatu egin ziren, fototoxikotasun handiko fotosentsibilizatzaile hobetuak garatzeko, terapia fotodinamikoan erabil zitezkeenak.
Gainera, “50 nm-ko diametroa zuten hiru silize-nanopartikula esferiko sintetizatu ziren, eta, 100 nm-ko nanobuztin sintetikoarekin (laponita) batera, koloratzailea garraiatzeko erabili ziren —silizea konposatu biobateragarria da organismoarekin, eta, gainera, ez du argia xurgatzen, gardena da—. Nanosistema horiek, gainera, polietilenglikola eta azido folikoarekin funtzionalizatu ziren, uretako egonkortasuna eta hautakortasuna hobetzeko tumore-zeluletarantz. Hala, batez ere zelula kantzerigenoetan pilatzen dira, ez zelula osasuntsuetan, eta lortzen duguna da argiarekin irradiatzen denean zelula kantzerigenoen heriotza selektiboa eragitea”, adierazi du Prietok.
“HeLa zelulekin egindako in vitro saiakuntzetan lortutako emaitzak —minbiziaren ikerketa zientifikorako erabiltzen diren zelula mota bat— etorkizun handikoak dira; izan ere, ikusi dugu sistema horiei esker zelula kantzerigenoen % 80 10 edo 15 minutuko irradiazio ikusgaiaren ondoren hiltzen direla”, esan du Ruth Prietok. Orain, “gure asmoa zelula osasuntsuak eta kantzerigenoak dituzten zelula-lerro eta -ehun desberdinetan testatzea litzateke, zelula batzuk edo besteak selektiboki hiltzeko gai garen egiaztatzeko”, ondorioztatu du ikertzaileak.
Informazio osagarria
Ikerketa hau Ruth Prieto Montero (Bilbo, 1992) doktore-tesiaren barnean egin da. Doktore-tesiaren izenburua Novel systems for Bioimaging and Photodynamic Therapy: BODIPY dyes and silica-based nancarretiers da eta Virginia Martínez Martinez doktoreak eta UPV/EHUko Espektroskopia Molekularreko Taldeko ikertzaile iraunkorrak zuzendu du. Tesia UPV/EHUko Kimika Fisikoko saileko Espektroskopia Molekularreko Taldean egin da batez ere, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen, Kimika Organiko Orokorraren Institutuaren eta Unibertsitate Autonomoaren, Oviedoko Unibertsitatearen, Asturiasko Ospitale Zentralaren eta Lisboako Institutu Teknikoaren laguntza izan du.
Partekatzea
-
Gladys Sariaren IV. edizioaren aurkezpena
2024/04/26, 10:00 Donostia / San Sebastián
-
Zeinu mintzairaren eta gorren komunitatearen I. jardunaldia
2024/04/25, 09:00 Vitoria-Gasteiz
-
Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa
2024/04/25, 11:00 - 16:00 Donostia / San Sebastián
-
Eboluzioa eta Neurozientziari buruzko VI. Jardunaldia
2024/04/25 - 2024/04/26 Bilbao
-
I+Med ikasgelaren inaugurazioa
2024/04/25 Vitoria-Gasteiz
-
Hitzaldia: ‘De guerrero a sabio’
2024/04/24, 18:30 - 20:00 Bilbao
-
Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinatzailearen (CREUP) Ohiko Batzar Nagusia
2024/04/24, 17:00 Vitoria-Gasteiz
-
Jardunaldia: ‘La importancia de planificar la actividad comercial en la empresa familiar’
2024/04/23, 09:30 - 11:00 Bilbao
-
Jardunaldia: Merkataritza-jarduera familia-enpresan planifikatzearen garrantzia
2024/04/23, 09:30 - 11:00 Bilbao
-
‘Delicadas’ antzezlana, Pabiloian
2024/04/23, 19:00 Vitoria-Gasteiz
-
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduazio ekitaldia
2024/04/23, 18:00 Bilbao
-
XIII Azoka Agroekologikoa
2024/04/23, 11:00 - 14:00 Vitoria-Gasteiz
-
UPV/EHUko Uda Ikastaroen aurkezpena
2024/04/23, 10:30 Bilbao
-
Hauteskunde ondorengo jardunaldia: Hauteskunde emaitzen azterketa
2024/04/22, 18:00 Donostia / San Sebastián
-
UPV/EHUko Esperientzia Gelen I. Jardunaldiak
2024/04/19, 10:00 Donostia / San Sebastián
-
Kongresua: 'Mugaz gaindiko hizkuntzak: testuingurua eta hezkuntza'
2024/04/19 Leioa-Erandio
-
Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXIII. Sariaren banaketa ekitaldia
2024/04/19 Donostia / San Sebastián
-
Jardunaldia: “Eraldaketa digitala osasun sistemetan”
2024/04/18, 14:00 - 18:00 Bilbao
-
Arabako Campuseko errendimendu handiko ikasle kirolarien aintzatespena
2024/04/18, 12:00 Vitoria-Gasteiz
-
Hitzaldia: Eraldaketa digitala. Osasun-sistemen oraina eta etorkizuna
2024/04/18 Bilbao
-
Gizarte Langintzari buruzko XVII. Jardunaldia
2024/04/18 Vitoria-Gasteiz
-
Ibilgailu Elektrikoen III. Zabaltze eta Topaketa Jardunaldiak
2024/04/18 - 2024/04/20 Vitoria-Gasteiz
-
Arte erromanikoari buruzko Arabako VII. jardunaldiak
2024/04/17, 19:00 Vitoria-Gasteiz
-
Jardunaldia: 'Kirola eta komunikazio multimedia'
2024/04/16 Bilbao
-
UPV/EHUk ‘Tour Universitario Cajal. Begirada bat funtsezkoari’ hartuko du
2024/04/16 - 2024/04/19 Leioa-Erandio
-
Jardunaldia: Kantatzen Duten Herriak
2024/04/16 - 2024/04/18 Leioa-Erandio
-
Jardunaldia: Osasun-ikasleak pazienteen elkarteetan, boluntariotzaren adibidea
2024/04/15, 16:30 - 18:30 Leioa-Erandio
-
Erakusketa: 20 artista 'Nire bulegoko horma'tik
2024/04/15 - 2024/04/26 Bilbao
-
Zuzenbide Fakultateak 2022/23 ikasturteko 103 tituludunak aitortuko ditu graduazio ekitaldian
2024/04/12, 17:30 Bilbao
-
Jardunaldia: Neuropsikologiaren prestakuntza eta praktikako ibilbide-orriak
2024/04/12 Donostia / San Sebastián
-
Hitzaldia: "Palestinara hurbilduz"
2024/04/11, 09:00 - 11:00 Leioa-Erandio
-
EH, MERTXE!ren kontzertua
2024/04/10, 19:00 Vitoria-Gasteiz
-
Hitzaldia: ‘El Gobierno Corporativo en la Empresa Familiar. Derechos y deberes de los administradores’
2024/04/10, 18:30 Bilbao
-
Palestinari buruzko bideo-konferentzia: Unibertsitatea genozidioaren aurrean
2024/04/10
-
‘Hitzak lege’ erakusketa ibiltariaren aurkezpen-ekitaldia
2024/04/09, 12:00 Donostia / San Sebastián
-
Erakusketa: Hitzak lege
2024/04/09 - 2024/05/09 Donostia / San Sebastián
-
Erakusketa: Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…
2024/04/09 - 2024/04/16 Vitoria-Gasteiz
-
‘Hiri baratze ekologikoak’ ikastaroa
2024/04/08 Vitoria-Gasteiz
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2022/23 ikasturteko 966 tituludunen artetik espediente onenak aintzatetsiko ditu graduazio-ekitaldian
2024/03/26, 18:00 Bilbao
-
UPV/EHUk kazetaritza-hezkuntzan trauma txertatzen duen Euskadiko lehen prestakuntza-jardunaldia antolatu du Bilbon
2024/03/25, 09:15 Bilbao
-
Mahai-ingurua: 'Gaza: unibertsitatea eta krisi humanitarioak'
2024/03/25, 17:30 - 19:00 Bilbao
-
Ingeniariak – Deusto estropadaren 42. edizioa
2024/03/22, 18:00
-
Mintegia: ‘Aniztasunari erantzunak ikaskuntza kooperatiboaren ekarpen pedagogikoak inklusioaren norabidean’
2024/03/21, 11:00 Donostia / San Sebastián
-
Ospatu Basoen eguna Arboretumean: bisita gidatua
2024/03/20, 12:00 Leioa-Erandio
-
ZURRUNBILO jaialdiaren IX.edizioa
2024/03/20 - 2024/03/24 Vitoria-Gasteiz
-
Arte erromanikoari buruzko Arabako VII. jardunaldiak
2024/03/20 Vitoria-Gasteiz
-
Hitzaldia: 'ETEetan enpresa-ondorengotzako prozesu baterako alternatibak. Ikuspegi estrategikoa eta fiskala'
2024/03/19, 18:30 - 20:00 Bilbao
-
Udaberriko XX. Lasterketa
2024/03/17, 10:00 Donostia / San Sebastián
-
Euskadiko VII. Geografia Olinpiada
2024/03/15, 10:00 Vitoria-Gasteiz
-
Matematika hizpide dituzten tailer eta bakarrizketak, BCAM-Naukaseko protagonistak 'Pi' egunean
2024/03/14, 09:30 - 20:30 Bilbao