euskaraespañol

Agenda

WAS Circulamos Jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2022/11/21 Noiz arte: 2022/11/23

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen esparruan, Ekonomia Zirkularraren jarduera-ildo nagusietako bat, datorren astean WASek (Woman Action Sustainability) antolatutako hainbat jarduera izango dira Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Unibertsitatea-Ekonomia Zirkularreko Enpresa Gelarekin lankidetzan.

Helburua da elkarrizketak sortzea enpresen, ikertzaileen, eragileen eta gaur egun edo etorkizunean Ekonomia Zirkularraren benetako aukerekin lotutako erabakiak hartzeko ardura izango duten pertsona guztien artean.

Eskolako sarreran jarriko den Agora gunean egingo da elkarrizketa. Horretarako, jarduera honekin bat egin duten WAS bazkideek (Alcampo, BASF, Erum Dynamic Solution, L 'Oréal, POLYMAT eta SIGNUS Ecovalor) beren enpresetan garatutako proiektu nagusiak azalduko dira.

Jarduerak azaroaren 21ean, astelehena, 16:00etan hasi eta asteazkenean (23) amaituko dira eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako sarrerako solairuan ospatuko dira. 

EGITARAUA