Eduki publikatzailea

Euskal Herriko Unibertsitatearen gezurtapena

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/19

Euskal Herriko Unibertsitateak jakin berri du change.org plataforma erabili dela UPV/EHUko matrikularen prezio igoera faltsu bat gaitzesteko. Gainera, igoera faltsu hori egotzi zaie ikasturtean zehar egin diren pintadak estaltzeko izandako gastuei.

Euskal Herriko Unibertsitateak ZEHARO GEZURTATZEN du kexu horri bidea eman dion ustezko berri hori.

Ez dagokio Euskal Herriko Unibertsitateari ordaindu beharreko prezioak finkatzea.

Hurrengo ikasturtean ordaindu beharreko prezioak ez dira finkatu oraindik.

Ez da aurreikusten inongo igoerarik.

Matrikulen prezioaren igoera baten arrazoia ez da inoiz pintadak garbitzeko gastua izango.