Eduki publikatzailea

Ibilgailuen sentsoreen datuen bilketa eta kudeaketa lantzen duen sistema bat, Accenture Saria

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/26

Irudia

Borja Alonsok, Telekomunikazio Ingenieritzako graduatuak, ibilgailuetatik datozen datuak biltzen eta kudeatzen duen sistema bat garatu du, abantaila ugari eskainiz, haien artean, errepideen egoera kontrolatu edota autoilarak ekidin.

Automobilgintzak gero eta teknologia gehiago ezartzen die produzitzen dituen ibilgailuei, ingurumeneko egoera batzen duten sentsoreak ezarriz. Sentsore hauek datu asko biltzen dituzte eta hauekin gauza asko egin daitezke, egoera eta ibilgailua hobetzeaz gain. Helburu honekin, Borja Alonso Aguadok datu horiek biltzeko eta ondoren kudeatzeko sistema bat garatu du bere Master Amaierako Lanean. Bere lanak Master Amaierako Lan Hoberenaren Accenture Saria jaso du. Saritutako ikasleak, Telekomunikazio Ingenieritzako tituludunak, jaso du saria Bilboko Ingenieritza Eskolan egindako ekitaldian.

Manuel Velez irakalseak zuzendu du Borja Alonsoren proiektua,  eta hau bi zatitan banatzen da. Lehenengo fasean, datu bilketan oinarritzen den sistema bat garatu zuen, EAEko errepidetatik mugitzen diren ibilgailuetatik ateratako datuak; lanaren zati hau Nazioarteko Irrati Elkarteak Madrilgo Unibertsitatean eginiko XXXI Simposium Nazionalean onartu eta argitaratu zen. Bigarren fasean, Alonsok gehiago ikertu zuen, eta oraingo honetan ibilgailuei zerbitzuei helarazteko sare sistema bat garatu zuen. Bigarren fase hau Bizkaia Aretoan ospatutako III International Conference on the Harmony Search Algorithm-ean aurkeztu zen, EHUk Bilbon duen eraikinean.

Bilbon jaiota, 1991. urtean, zortzi hilabete eman ditu proiektuan lan egiten, Arteche Smart Grid-ean lan egiten zuen bitartean eta ‘MATLAB' matematika softwarea erabiliz. Ibilgailuak EAEko errepideetatik banatzeko gai zen software bat garatzea izan zen lehenengo urratsa, mapekin, errepideekin edota TDT geltoki baseekin, beste hainbat datuen artean. Ibilgailuen kokapena kudeatzeko eta geltoki baseetako lan hobeezineko puntua kalkulatzeko, estaldura-irizpideak eta irizpide ekonomikoak jarraituz, gastuak murrizteko.

"Edozein sare mota optimizatzeko aukera ematen dit proiektu honek, ez bakarrik ibilgailuena", azpimarratzen du saritutako ikasleak. "Estrategia dinamikoak ezarri zirkulazioa hobetzeko. Norabide egokian mugitzen diren ibilgailuen kopurua bezalako datuak ezagututa, bide batzuen norabidea alda daitezke edota errepidearen egoera ezagututa, abiadura muga aldatzeko aukera ematen du nire proiektuak" gehitzen du ikasleak. "Norberaren ibilgailua hartzerako orduan gizarteak dituen ohituren inguruko datuak batzeko aukera eskaintzen du. Garraio publikoa hobetzeko, etorkizuneko errepideak edota orain dauzkagunak hobetzeko baliagarriak izan daitezke datu horiek", azpimarratzen du Alonsok.

Enrique Amezuak, Bilboko Ingenieritza Eskolako zuzendariak, Jose Ramon Otegik, Ernesto Cilleruelok eta Alvaro Polok, Accenture Strategy-ko Managing Zuzendariak, sariaren epai-mahaia osatu dute, Borja Alonsoren proiektua saritu duen epai-mahaia. Bilboko Ingenieritza Eskolako Master Amaierako Lan Hoberenari ematen zion 1.500 euroko Accenture Saria, Eskolaren Hezkuntza Lankidetza Programaren barruan 2000. Urtean ikastetxearen eta Accenture kontsultoretza etxearen artean sinatu zen akordioaren ondorioz sortu zen. Aurkeztutako lanen izaera berritzailea eta osagai teknologikoa dira saria emateko orduan gehien baloratzen diren irizpideetako bi, eta aurten Borja Alonsok garatutako datuen bilketan oinarritzen den sistema berritzailea eta eraginkorrak jaso du.