Laborategitik edota bulegotik irten baino lehen, deskonektatu ordenagailua, eskanerra, inprimagailua… Horrela energia aurreztuko duzu eta kontsumo jasangarriaren eta ingurumenaren alde egingo duzu.
Deskonektatu oporretan, aurreztu energia
Lehenengo argitaratze data: 2017/07/26
Oporraldian (720 ordu) piztutako mahai-ordenagailuak 53.280 W·h kontsumitzen ditu, eta itxaron egoeran, 2.160 W·h. Aparailu elektrikoen kontsumoa oso altua denez, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak aholku hauek ematen ditu:
- Identifikatu konektatutako ekipamenduak
- Aztertu zergatik dauden horrela
- Deskonektatu edota atera entxufea bulegotik edo laborategitik irten aurretik
Energia aurreztu eta iraunkortasun eta ingurumenaren alde egoteaz gain, ekipamenduak edozein matxuratatik babestuta egongo dira, eta egoera onenean bulegora edota laborategira bueltatzean.
Piztuta | Itzalita baina konektatua / itxaron egoeran | |
Mahai-ordenagailua | 74 W·h | 3 W·h |
Ordenagailu eramangarria | 44 W·h | 9 W·h |
Eskanerra | 10 W·h | 2.5 W·h |
Inprimagailua | 5 W·h | 1 W·h |
Ekipamenduen orduko kontsumoaren taula gutxi gorabeherakoa da, modeloa zein den kontsumoa bestelakoa izango da.