Bizkaiko Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die

Kokapena

Areto Nagusia - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Barrio Sarriena sn - 48940, Leioa-Erandio (Bizkaia)

Data

  • Hasiera: 2017/09/15 0:12

Deskribapena

Ostiralean, irailak 15, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa) Bizkaiko Campusera datozen nazioarteko bisitariei ongi etorri ekitaldia (Orientation Day) eskainiko zaie.

Ekitaldian, unibertsitateko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen de kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere.

EKITALDIAREN PROGRAMA

  • Marta Barandiaran, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.
  • Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errrektoreordearen agurra.
  • Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
  • Erasmus Student Network Bilbao Ikasle Elkarteko lagunek lehenengo lauhilekorako prestatu dituzten ekimenak aurkeztuko dituzte.