‘Autogobernu eta Legebiltzar legegiledun herrialdeen eragina eta funtzioa Europan'

  • Fotoalbistea

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/11

‘Autogobernu eta Legebiltzar legegiledun herrialdeen eragina eta funtzioa Europan'

Urriaren 10 eta 11n, Leioa-Erandio eremuan, ‘Europagintza politikoa: autogobernu eta legebiltzar legegiledun herrialdeen eragina eta funtzioa' workshopa egin da. Biography & Parliament Research Group-ek antolatutako mintegi horren helburua izan da herrialde horien papera ikustaraztea eta europar hiritartasuna eraikitzeko duten funtzioa aldarrikatzea. Mintegi honek 2016an Palermon ospatu zen Autogoverno e Autonomia. Nella rappresentazione politica degli stati europei izeneko batzarrari jarraipena eman dio. Bestalde, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak Euskal Herria bezalako herrialdeek adierazten dituzten aniztasuna eta asimetria aldarrikatu zuen, eta baita Europako eraikuntzan parte hartze zuzena izatearen garrantzia ere. Eusko Jaurlaritzako eta Ikerketa sailburu Adolfo Moraisek nabarmendu zuen azken urteotan Gizarte Zientzietan eman den ikerketaren aurrerakuntza, %450eko gorakada izan duena. "Horrek erakusten du UPV/EHUren gaitasuna ikerketa bikaina ekoizteko", esan zuen. Azkenik, Bizkaiko Campuseko errektoreorde Patxi Juaristik azpimarratu zuen campusaren bizitzari horrelako ekitaldiek ematen dioten bizitasuna.