Eduki publikatzailea

Bizkaia Zientzia Plaza

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/14 Noiz arte: 2017/09/24, 09:00 - 20:00

Kokapena

Bizkaia

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, irailak 14, Euskalduna Jauregian hasiko da Bizkaia Zientzia Plazaren lehengo edizioa, adin guztientzako zientzia-dibulgazioko jaialdia. Jaialdian zazpi ekitaldi izango dira zientziari hainbat arlori ekiteko ezin konta ahala erregistro eta formatutatik: hitzaldiak, ikuskizunak eta tailerrak, besteak beste. Emanaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian, EHUko Bizkaia Aretoan eta Bizkaiko beste udalerri batzuetan eskainiko dira.

Ekitaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dute eta EiTB-ren webgunean zuzenean ikusteko aukera izango da. Hitzaldi eta jardueretarako sarrera doakoa da, baina haur-tailerretan (Naukas Kids) parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena.

Bizkaia Zientzia Plazaren programa osatzen duten ekitaldiak honako hauek dira:

  • Ciencia Show (irailaren 14an, Euskalduna Jauregian): Bakarrizketa zientifikoen lehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
  • Naukas Pro (irailaren 14an, Euskalduna Jauregian): Ikerketa-zentroetatik adin guztietako jendearengana eramango da zientzia ikertzaileen lana ezagutarazteko asmoz.
  • Naukas Bilbao (irailaren 15ean eta 16an, Euskalduna Jauregian): Zientzia-dibulgazioko ikuskizuna, zeinean 60tik gora hizlarik modu informal eta ausartaren bidez askotariko jakintzagai zientifikoei buruz mintzatuko dute.
  • Naukas Kids (irailaren 17an, Euskalduna Jauregian): Zientziarik hurbilena eta atsegingarriena gazte eta haurrentzat tailer, mintzaldi eta ikuskizunen eskutik.
  • Scenio (irailaren 17an, EHUko Bizkaia Aretoan): ikuskizunak, erakusketak, tailerrak, bideojoko zientifiko eta hezigarrien erakustaldiak, besteak beste, youtuber, diseinatzaile grafiko eta dibulgatzaileen eskutik.
  • Science+ (irailaren 18tik 20ra, EHUko Bizkaia Aretoan): Gazte zientzialari eta ikertzailerentzako biltzarra, zientzia-arloko lanbide-hautabideez aritzeko.
  • Jakinduriek mundue erreko dau. Bertsozientzia (irailaren 21etik 24ra, Ondarroan, Getxon, Igorren eta Bilbon): Bertsolariak eta ikertzaileak errima biribilaren bila Kike Amonarriz aurkezleak gidatuta.

Bizkaia Zientzia Plazari eta horren ekitaldiei buruz gehiago jakiteko, jo hona: bzp.eus/eu/