Zulo beltzen misterioak argitzen

Noiz eta non

2015/10/19, 19:00

Zulo beltza
Argazkia: By NASA/JPL-Caltech [Public domain], via Wikimedia Commons

Deskribapena

Astelehenean, urriak 19, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan (-2 solairua) (Arriquibar Plaza, 4. Bilbao) David Brizuela UPV/EHUko Fisikako irakasleak 'Zulo beltzen misterioak argitzen' izeneko hitzaldia emango du.

Zulo beltzak ezagutzen ditugun objektu astrofisiko liluragarrienak dira. Ezin ditugu zuzenean ikusi; izan ere, haien indar grabitatorioa hain handia da ezen argiak ere ezin duen haien ingurutik ihes egin guregana heltzeko. Baina eragiten dituzten hainbat efektuek salatzen dituzte. Nahiz eta nola eratzen diren nahiko ondo ulertzen dugun, oraindik ez dago hain argi haien eboluzio zehatza zein den, hala nola zer gertatzen den haien barnean. Esan genezake hauxe dela, izatez, zulo beltzei buruzko galdera ireki funtsezkoena.


Zientziateka hilean bitan UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.


Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere webgunearen eta Facebookeko orriaren bitartez.


 

Harremanetarako datuak