Eduki publikatzailea

'Artea & Zientzia TopArte-n' zikloa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/06 Noiz arte: 2017/05/25, 19:00 - 21:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Artea eta zientzia, itxuraz, elkarrengandik urruti dauden bi jakintza mota dira, neurri handi batean espezializazio profesionalaren eta heziketa konpartimentatuaren ondorioz. Errealitatean, zientzia eta artea konektatuta daude eta jakintza mota bat ez da bestearekiko iragangaitza. Esate baterako, nola sor liteke artelan plastiko bat zientziak emandako teknikak erabili gabe? Nola interpreta genezake materialen aukeraketa?

Zientziaren eta artearen arteko muga lauso honi buruz hitz egingo dute hainbat profesionalek Artea & Zientzia zikloan. Ekitaldia lau jardunalditan banatuko da. Apirilaren 6 eta 27an eta maiatzaren 11 eta 25an izango dira aurkezpenak, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Guggenheim Bilbao Museoko entzungelan.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren jarduera hau TopARTE egitarauan kokatzen da, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrena ospatzeko. Sarrera doakoa da, hala ere, gonbidapenak aurrez hartu behar dira Guggenheim Museoan bertan edo bere web orrialdean.

Egitaraua kontsultatu.