Eduki publikatzailea

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen akademi ikasturtearen itxiera

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/25 Noiz arte: 2017/05/23, 18:00 - 09:28

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 25, 18.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultateko Areto Nagusian egingo da Arabako Campuseko Esperientzia Geletako giza zientzien titulazioaren hamahirugarren promozioko ikasleei, 28 andrazko eta 20 gizonezko, diplomak banatzeko ekitaldia. Lau urtetako titulazio  honetara, adin horri berezko premia eta espektatibei moldatu ohi zaielarik, 55 urtetatik gorako pertsonak sartu ahal dira, ikaskuntza etengabearekiko interesik badute, bai eta bizitzaren etapa horretan ere.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua izango da, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea; eta mahaiburutzan, Ramiro González, Arabako diputatu nagusia; José Félix Aspizua Vital fundazioaren izenean eta Puy Fernández Osés, Esperientzia Geletako zuzendaria izango ditu.