Eduki publikatzailea

Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako ikasleei diplomak emango zaizkie

Noiz eta non

Noiztik: 2017/06/02 Noiz arte: 2017/05/19, 11:30 - 11:52

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostirala, ekainaren 2an, 11.30ean, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostian, aintzatespen diplomak eta bekak emango zaizkie UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2013-2017) hamabosgarren promozioko 48 ikasleei.

UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka, campuseko Euskara, Eleaniztasuna eta Ikaslegorako zuzendari Errapel Ibarloza eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle Kiko Ruizek ‘Niños, jóvenes y lectura literaria' izeneko hitzaldia eskainiko du. Ikasleen ordezkariak Martina Ullak eta Jose Mari Sagarnak ekitaldian parte hartuko dute ere.

Egitaraua

  • CUM JUBILO abesbatza
  • Ekitaldiaren hasera: Esperientziaren Ikasgeletako zuzendaria
  • Hitzaldia: ‘Niños, jóvenes y lectura literaria'
  • 4. mailako ordezkariaren parte-hartzea
  • Hamabosgarren promozioko ikasleei beken eta diplomen banaketa
  • Ekitaldiaren amaiera: UPV/EHUko errektorea
  • CUM JUBILO abesbatza
  • Taldeko argazkia (agintariak eta ikasleak) zentroaren sarreran