Txinerako ikastaroetarako aurreinskripzioaren epea irekita

Data

  • Hasiera: 2017/09/05 0:0
  • Amaiera: 2017/09/18 23:59

Deskribapena

Irailaren 18ra arte irekita egongo da txinerako ikastaroetan preinskripzioa egiteko epea. Ikastaroak UPV/EHUko "Konfuzio Ikasgela"n daude sartuta.
Ikastaroak unibertsitateko kideei eta, oro har, pertsona guztiei zuzenduak dira.

Lau talde izango dira:

  • Bilbo – Hasierako maila (A1): Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:30era. Hasierako data:  urriaren 2an
  • Bilbo – Oinarrizko maila (A2/B1): Astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara. Hasierako data:  urriaren 2an
  • Gasteiz – Hasierako maila (A1): Asteartetan, 15:00etatik 18:00etara. Hasierako data:  urriaren 3an
  • Donostia – Hasierako maila (A1): Ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara. Hasierako data:  urriaren 5ean

Ikastaroek 3 kreditu ECTS emango dituzte.

Urte osorako prezioak:

  • UPV/EHUko kideak (ikasleak, IIP, AZP): 300€
  • UPV/EHUkoak ez diren pertsonak: 400 €


On-lineko aurreinskripzioa